XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Lehenik hemen, Bizkaiko golkoan aritu ziren.

Frango ezaguna zen bizkaibalea esaten zitzaion bale moeta.

Oso handia ez zela esaten zuten.

Geroaro, hemen gastatu zirenean, Galizia, Islandia eta Terranovako uretaraino joaten ziren euskal-arrantzaleak balearen bila.

Horrela, XIV. mendea baino lehen aski trebeak ziren euskaldunak arrantza moeta honetan.

Mende luzeetan euskaldunak ziren bale-arrantzale bakarrak Europako mendebaldean.

Mendi gailurretik ikusten zituen talaiariak baleak eta berehala aditzera ematen zien herritarrei.

Horretarako sua egin eta kea ateratzen zuen.

Donostiako Ulia menditik, Getariako San Anton menditik, Zarauzko Talai menditik eta abar egiten zuten hori.

Baleak etorri zirela jakin ondoren, traineru, arraun, soka eta beste tresnak hartzen zituzten eta elkarren lehian joaten ziren itsasora.

Trainerua zazpi edo zortzi marinelez osatzen zen eta arraunez maneiatzen zen.

Bale-arrantzarako tresnarik nagusiena eta bereziena harpoina zen.

Balea harrapatzen zenean, festa izugarriak ospatzen ziren herrian, sekulako aberastasuna zelako noski.

Nahikoa da animalia bortitz honen neurriak jakitea: hemezortzi metro edo gehiago luzeran, batzutan hogeitabost ere bai, eta ehun eta berrogeitahamar mila kilo pisuan.

Bale urdin handiena hogeitabost elefante bezalakoa dela esaten dute.

Baleak koipe asko du eta horrek balio zuen, gero olioa egiten zutelako.

Gaur euskal-arrantzaleak ez dira ibiltzen balearen arrantzan.

Petrolioa aurkitu ondoren, balearen koipeak ez du jendearentzat asko balio.

Japoniarrak bakarrik dira orain estimatzen dutenak.